XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lautada Ezin dezakegu Lautadari buruz orokorrean hitz egin.

Funtsean bi lautada mota bereiztuko ditugu: Sekain lautada eta Lautada hezea.

Lautada hezea mendi arteetako haran zabaletan kokatzen da; edo, baita, mendi eta itsasoaren artean ere.

Lautada hezeko soro-landaketa ez da eskualde guztietan berdina.

Alderantziz, kokaguneak eraginik, zeharo desberdina izan daiteke.

Hainbat faktore izan behar da kontutan: Menditiko hurbiltasuna, euri-jasak, ibaietako ur-hustirapena, osin eta ubideak, itsasotiko hurbiltasuna eta klima.......

Hemen, zera lantzen da gehien: patata, zekalea, zuhaina, artoa, sagarrondoa.......

Sekain-lautada, ostera, lur zabalgune handietan ematen da gehienbat, ordoki handietan.

Hezetasun ezak eta ur eskaziak, itsaso eta mendien urruntasunak, klimak, arregariorako ahalbide urriak eta lur-kalitateak baldintzatu egiten dute lur lanketa.

Gehien lantzen diren laboreak hauek lirateke: garia, oloa eta garagarra.

Baina, sekaina lur egokia izaten da mahatsondo, olibondo, almendrondo, algarrobondo eta antzeko frutondoentzat.